[ARGAZKI GALERIA] Elkarretaratzea egin dute Gasteizen Santutxuko erailketa matxista salatzeko
Azken hilabetean Euskal herrian ezagutu den hirugarren erailketa matxista izan da.
Joan den astean 89 urteko emakumezko bat hil zuen bere ilobak Santutxun, Bilbon, eta Euskal Herri osoan zehar erailketa matxista salatzeko keinu ezberdinak egin dira azken egunetan. Gaur Gasteizen elkarretaratzea egin dute hamarnaka pertsonak Desamparadas plazan, arratsaldeko 19:00etan.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, “Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista” lelopean bildu dira salatzeko hilabeteko epean hirugarren emakumea dela Euskal Herrian erail dutena indarkeria matxistaren ondorioz. Maiatzaren 15ean Orion eta Maiatzaren 28an Gasteizen beste bi erailketa gertatu ziren.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!