ARGAZKI GALERIA | Azken hilketa matxista salatu dute Gasteizen
Mobilizazioa egin da Gasteizen azken hilketa matxista salatu eta erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzeko.
Asteazkenean Murchanten egindako hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egin du Mugimendu Feministak Gasteizen, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta. Erasoen aurrean autodefentsa feministarako eta borrokan jarraitzeko deia luzatu dute.
Azken erailketaz gain, antolatzaileek irmoki salatu dute, beste behin ere, indarkeria matxista botere harremanak betikotzeko tresna dela sistema kapitalista patriarkal honetan. Horren aurrean, autodefentsa feminista aldarrikatu dute eta exijitu jarrera konplizeak alboratzeko, indarkeria matxista lehen mailako arazo politikotzat hartuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!