ARGAZKI GALERIA | Arabak “Bai” esan dio bizitza duinari
Goizeko mobilizazio jendetsuen ostean, urtarrilaren 30eko Greba Orokorreko arratsaldeak ere milaka lagun bildu ditu kaleetan. Gasteizko mobilizazioa jendetsuena izan den arren, bloke sektorial ezbedinak egon dira bazkalostean eta gainontzeko herrietan ere manifestazio ezberdinak egon dira.
Behin goizeko manifestazio jendetsua amaituta eta herri bazkaria pasata, bloke sektorial ezberdinak egon dira Gasteiz erdialdeko puntu ezberdinetan: gazteek jokoa eta joko-aretoak jarri dituzte jopuntuan, mugimendu ekologistak Dato kalean, Ongi Etorri Errefuxiatuak San Antonio kalean eta emakume pentsionistek zahar-etxeetako langileekin bat egin dute Aldundi parean.
12:00etako Araba mailakoa eta 18:00etako Gasteiz mailakoa izan arren, arratsaldeko mobilizazioan milaka lagun bildu dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorra babesteko. Helburua, argia: lan, pentsio eta bizitza duinak defendatzea.
Hala Bedik ere pikete eta mobilizazioen orduz orduko jarraipena egin du eta goizeko galeria argitaratu du. Bitartean, hona hemen arratsaldeak utzitako irudien galeria.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!