ARGAZKI GALERIA | Antolakuntza eta borrokarako deia egin du Mugimendu Feministak
Gasteizko kaleak aldarri feministaz bete dira beste urte batez. Martxoaren 8ak milaka eta milaka emakume* batu ditu mobilizazioetan "bizigaitza den jendarte eredua" errotik aldatzeko helburuarekin.
Gainezka egin dute beste urte batez Gasteizko kaleek. Mugimendu Feministak indarrak bildu eta borroka feministan antolatzeko aldarria atera du plazara aurtengo martxoaren 8an. Emakumeen* autoantolaketaren “premia” azpimarratu dute: «Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu».
Milaka eta milaka emakumek* hartu dute parte, egun guztian zehar, antolatu diren mobilizazio eta ekimenetan. Hala Bedik egunak utzitako irudiak bildu ditu hurrengo galerian:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!