Argantzongo Udalak berretsi egin du Araban integratzeko hautua, Gaztela eta Leongo Juntak errekerimendua jarri ostean
Trebiñu Araban integratzeko zenbait ekimen bultzatzen zituen adierazpen bateratua onartu zuten abenduan Trebiñu eta Argantzongo Udalek. Gaztela eta Leongo Juntak erretiratzeko eskatu du, baina uko egingo dio Argantzonek bihar osoko bilkuran.
Gaztela eta Leongo Juntak errekerimendua jarri dio Argantzongo Udalari, Trebiñu Araban integratzearen aldeko adierazpen bat erretiratu dezan. Aragantzongo Udalak jakinarazi du baztertu egingo dutela Juntaren eskakizuna biharko osoko bilkuran.
Joan den abenduan, Trebiñuko eta Argantzongo udalek adierazpen bat onartu zuten, enklabea Araban integratzearen aldeko ekimenak bultzatzeko: “dagoeneko luzea den martxa honetan urratsak egiten jarraitzeko, eta, prozesu historiko honetako beste une batzuetan bezala, Trebiñu Araban sartzeko prozesua suspertzeko, arrazionaltasuna lortzeko eta justifikaziorik gabeko kalteak eta arazoak saihesteko”.
Adierazpen horretan, Trebiñu Araban integratzearen aldeko komunikazio-kanpaina bateratua abiaraztea eta lan-mahai bateratua sortzea aurreikusten zuten udalek. Era berean, herritarrei dei egiten zitzaien “ekimen honen sustapenean lagundu eta antolatzeko, Trebiñuko enklabea Araban integratzeko helburuarekin herritarren funtsezko eta ezinbesteko motorra izan zitezen”.
2022ko urtarrilaren 17an, Gaztela eta Leongo Juntak errekerimendu bat egin zion Argantzongo Udalari osoko bilkurak erabaki hori bertan behera uzteko zezan. Gaztela eta Leongo
Juntak dio nazioaren interes orokorretan eragin negatiboa duela eta Udalaren eskumenak gainditzen dituela.
Argantzongo Udalak, berriz, berretsi egin du enklabea Arabako Lurralde Historikoan sartzeko asmoa, eta gogorarazi du Gaztela eta Leongo Estatutuak berak arautzen duela egiteko prozedura.
La Puebla Arganzo_requerimiento JCyL
20220118_Comunicación_Orden anulación acuerdo de pleno
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!