Aranako auzo elkartea eta Mercedeseko enpresa batzordea isundu ditu Udalak kartelak jartzeagatik
Auzoko jaietako kartelak jartzeagatik 750 euroko isuna jarri dio Udalak Aranako auzo elkarteari, Mercedes fabrikako enpresa batzordea ere arrazoi berdinengatik isundua izan da.
Publizitatea jartzeko aurreikusita dauden espazioetatik kanpo kartelak jartzeagatik 750 euroko isuna ezarri diete Aranako auzo elkarteari eta Mercedeseko enpresa batzordeari. Aranako jaiak iragartzen zituzten Arriaga auzoan elkarteak jarritako afixek. Udalarekin harremanetan jarri ziren “gehiegizkotzat” jotzen duten zigor ekonomikoa erretiratzeko, “udalak ere kalean jartzen ditu kartelak” adierazi dute auzo elkarteko kideek, hori erakusten duten argazkiak helarazi dizkiote udalari baina honek ez du atzera egingo isunarekin.
Mercedeseko langileek protesta sindikal baten kartelak jarri zituzten Gasteizko kaleetan eta, Aranako auzo elkarteari bezala, zigor ekonomiko berdina ezarri diete. Enpresa batzordetik “ez dute ulertzen Udalak hainbesteko kontundentziaz jokatzea etekin ekonomikorik bilatzen ez duten kartelekin eta, ez ordea, bestelako publizitatearekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!