Arabako pentsionistek manifestazioa deitu dute otsailaren 13rako
Herri mugimenduko espresio ezberdinei mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Arabako Pentsionistak Lanean mugimenduak.
Euskal herritar, gazte, sindikatu eta talde feminista guztiak mobilizatzera deitu dute Arabako Pentsionistek hurrengo otsailaren 13rako.
Iruñan, Donostian edo Bilbon egingo duten bezala, egun horretan manifestazio jendetsua egin nahi dute Gasteizko kaleetan. Herrialde mailako manifestazioa egiteko aukerarik ez badago, udalerri ezberdinetan egingo da hau.
“Espainiako Gobernuak hartutako neurriak ez datoz bat hiru urtez jarraian kaleak betetzerakoan zabaldutako aldarrikapenekin”, esan dute Arabako Penstionistak Lanean mugimenduko kideek manifestazioa iragartzerakoan. Ildo horretan, Toledoko itunaren zenbait alderdi “negatibo” kentzeko eskatu dute, besteak beste, pentsio funtsa ez pribatizatzea.
“Gure ostean etorriko diren pertsona guztien eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugu. Horregatik, gure aldarrikapenekin bat egiteko eskatzen diegu herri mugimenduko espresio ezberdinei“.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!