Arabako pentsionistek gutunak itzuli dizkiote Fatima Bañezi
Mariano Rajoyk finkatutako urteroko %0,25eko igoeraren aurka protesta egin dute Gasteizko Correos plazan, Arabako Pentsionistak Lanean deituta. Igoera honek erosmen ahalmena murrizten diela salatu dute elkarretaratzean.
“Gutxienez 2022ra arte horrela jarraituko dutela mehatxatu dute. Ezin dugu onartu”, adierazi dute bozeramaileek. Izan ere, argiaren prezioak nabarmen gora egiten duen bitartean, pentsioen igoera “lotsagarria” dela uste dute.
Fatima Bañez, Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak bidalitako gutunak eramateko deia egin zuten eta hala egin dute dozenaka herritarrek. Hauek bildu eta bueltan bidaliko dizkiote, salaketa moduan.
Etorkizunean mobilizazio gehiago iragarriko dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!