Arabako Metalaren sektorean lanuzte eta grebak iragarri dituzte sindikatuek
Gaur, martxoaren 25ean, berriro bildu da Arabako metalgintzako negoziazio mahaia. Sindikatuen arabera, patronalak ez da mugitu eta ez da inolako aurrerapenik egon bileran. Horregatik, mobilizazioak indartzeko beharra azaldu dute.
Gaur, martxoaren 25ean, berriro bildu da Arabako metalgintzako negoziazio mahaia. Sindikatuen arabera, bileran ez da inolako aurrerapenik egon, patronala ez baita mugitu. LABek lanuzteak eta grebak bultzatuko ditu epe motzean. CCOO-k esan du lanuzteen alde egingo duela.
CCOOk salatu du patronalak proposatu dituen soldata-igoerak ez dira langileen erosteko ahalmena handitzea, areago, 2017an azken hitzarmena indargabetu zenetik metatutako inflazioa berdintzea ere ez duela bermatzen.
SEAk “aukera galdu du” sektoreko arazoei erantzuteko (soldata baxuak, lanaldi eta malgutasun handiak, prekaritatea azpikontratetan, aldibatekotasuna eta iruzurra kontratazioan, lan osasun falta, bajan egonda soldata galtzea,…), eta “ez da batere mugitu”. LABen arabera. “Horren ordez, sindikatuoi mugimenduak eskatu dizkigu, noiz eta patronalak ez duenean erakutsi negoziatzeko borondate erreala. Itxurazko aldaketa txikiak, apenas kosterik gabekoak, besterik ez”, esan du sindikatu abertzaleak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!