Arabako lantokietan CIE Taldeak legez kontrako lagatzeak egin dituela berretsi du lan ikuskaritzak
Gaineratu dutenez, lagatze honek 45 langilerengan izan du eragina. SGEn kontratatuta egon direnez, %50eko soldata txikiagoa izan dute, CIEko lantokietan lan berdina egiteagatik eta CIE-rentzako bakarrik lan eginez.
ELAren ustez, “zerbitzuetako enpresak M. Rajoyk bultzaturiko erreforma laboralaren ondorioz ugaritu egiten direla” frogatzen du honek. “Horretarako duten oinarri bakarra langileen esplotazioa da”, salatu dute.
Sindikatuak irmoki salatu du CIE euskal multinazionalak horrelako enpresen erabilera egitea. Are gehiago, multinazionalak 215 milioi euro irabazi zituen eta horrek, egoera “larriagoa” bihurtzen duela salatu du ELAk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!