Arabako bertso finala, prest
Gasteizko Printzipal Antzokian larunbatean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu du Arabako Betsozale Elkarteak. Sei finalistak gogotsu daude saio on bat egiteko eta txapela janzteko. Karla Santiestebanek jantziko dio txapela irabazleari.
*Arabako Bertsozale Elkartearen albistea
Finalistek nabarmendu dute seikotean eman den transmisioa, belaunaldi ezberdinetakoa izanik batzuk besteen irakasleak izan dira, eta final honetan topo egingo dute.
Karla Santiestebanek jantziko dio txapela irabazleari. Arabako Bertsozale Elkarteak Karlak, urte askotan, egindako lan isila eskertu nahi du. 1946an jaioa Arabako bertsolaritzaren sustatzailea izan da, 1982an Arabako lehenengo bertso-eskola sortu zuen, Aiaraldekoa. Geroztik antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da.
Beste sari banatzaileak Arabako bertso-eskoletako ordezkariak izango dira. Honekin, antolatzaileek begi bistan utzi nahi dute bertso-eskolen sarearen funtzioa bertsogintzan, herrikintzan eta euskalgintzan.
Finalerako sarrerak erosteko Printzipal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu behar dira, hauexek: takilean, telefonoz eta antzokiaren web gunean. Sarrera guztiak numeratuta izango dira. Hala ere, Hala Bedik ere sarrerak zozketatuko ditu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!