Arabako Aldundiak ‘Sare’-ri emandako diru-laguntza baliogabetu du Gasteizko epaitegi batek
Gasteizko epaitegi batek, Arabako Aldundiak Sare herritarrari emandako diru-laguntza bertan behera utzi du, Javier De Andres Espainiako Gobernu Ordezkariaren salaketa baten harira.
Epaiaren arabera, Sare herritarrak diru-laguntzaren kopurua bueltatu beharko du. Hala ere, sententziari errekurtsoa aurkezteko aukera dago.
Udalak ere diru-laguntza bat eman zion euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde lan egiten duen elkarteari. Horren aurka ere helegitea aurkeztu zuen De Andresek baina helegiteak ez zuen aurrera egin, eta diru-laguntza mantendu egin zen.
Sare herritarrak, Giza Eskubideen eta Memoria Hsitorikoaren markoan lortu zituen laguntza hauek. Izan ere, mahainguru, hitzaldi eta bestelako ekimenak antolatu dituzte elkarbizitza sustatzeko asmoarekin. Horren erakusle, aurreko astean antolatu zituen jardunaldiak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!