Araba Bizirikek 200 metroko aerosorgailu baten “erreprodukzioa” egitera deitu du larunbatean, protesta gisa
Datorren azaroaren 26an, larunbatean, Araba Bizirik plataformak mahai-inguru bat antolatu du goizeko 10:00etan Gasteizen, Salburuako gizarte-etxean, hainbat sindikaturekin eta landa-erakunderekin. Energia berriztagarria izango dute hizpide, horren erronkak eta landa-eremuko proposamenak entzuteko.
Parte hartuko dute Galiziako Labrego Sindikatuak, Bionekazaritzak, EH kolektiboak, Etxaldeko emakumeek eta nekazaritzan lan egiten duten pertsonek.
Egun berean, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizen, 200 metroko aerosorgailu baten erreprodukzioa egingo du plataformak. Erdigunea Andre Maria Zurian izango du eta ondoko bi kale hartuko ditu.
“Mobilizazio hauen bidez, gure mendien industrializazioa eta herri-lurren jabetzea helburu duten proiektu guztiak salatu nahi ditugu, horiek kalte itzulezina eragiten baitu”, azaldu dute.
Azken hilabeteetan, proiektu guzti hauek landa-eremua eta natura-ingurunea mehatxatzen ari direla uste dute: “Horiek guztiek, landa-eremua eta haren biodibertsitatea suntsitzen dute, negozio eolikoko eta fotovoltaikoko enpresek onura ekonomikoak izan ditzaten”.
Gainera, azpimarratu dute, Tapia legea bezalakoarekin, Eusko Jaurlaritzak horrelako proiektuak inposatu ditzakeela, udalen eta kontzejuen borondatearen gainetik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!