Antonio Álvarez-Solis zendu da, urte luzez Hala Bedi irratiko kolaboratzaile izandakoa
Antonio Álvarez-Solis kazteraia zendu da gaur. Urteetan zehar Suelta La Olla irratsaoiko kolaboratzaile izandakoa, aktualitate politikoa eta soziala hizpide.
Gaur goizean, martxoak 30, zendu da Antonio Álvarez-Solis kazetaria, 90 urte zituela. 1929ko uztailaren 18an Madrilen jaioa, Asturiasen pasa zuen haurtzaroa. Bartzelonara mugitu zen zuzenbide ikasketak burutzera eta “La Vanguardia” egunkarian hasi zen lanean eta erredakzio buru izatera heldu zen. “Interviú” ikerketa aldizkariaren sortzaile eta zuzendari ere izan zen.
Urte luzez Hala Bediko Suleta La Olla irratsaioan kolaboratzaile gisa aritu zen Álvarez-Solis. Magazineko Txoko Txotis atalean aktualitate politikoa eta soziala zituen hizpide. Garai artan Álvarez-Solisekin Hala Bedin aritutakoek bere mintzatzeko gaitasuna eta zorotzatsun politikoa goraipatu dituzte, bai eta bere tamainako pertsona batek irrati libre batekin lan egiteko erakutsitako prestutasuna ere.
Hilabeteko lehen asteartetan zuzenean sartzen zen Hala Bediko uhinetan Antonio Álvarez-Solis. Hurrengo podcastean aurkituko duzue hilabeteroko kolaborazio horien adibide bat.
-
Erredakzioa: Antonio Álvarez-Solis zendu da, urte luzez Hala Bedi irratiko kolaboratzaile izandakoa00:27:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!