Animalien kontrako tratu txarrak salatu dituzte Salburuko oreinen heriotzan
Salburuko parkean hil diren hogeita bederatzi oreinen kasuaren atzean “animalien kontrako tratu txarrak” daudela salatu dute talde ekologistek.
Alea.eus bidez
Gaden talde ekologistak azpimarratu du Salburuko oreinak ez direla animalia basatiak, “ganadua dira, parkearen landaredia mantentzeko erabiltzen dutena”. Beraz, elikadura faltagatik hil direla frogatuz gero, animalien kontrako tratu txarrak izango liratekeela esan du taldeak, eta gaineratu du enpresak Gasteizko Udalarekin duen baldintza plegua ez duela bete. Gaden taldeak ez du baztertu jazotakoa auzitegietara eramatea.
Gasteizko Udalak ikerketa abiatu du, hogeita bederatzi oreinen heriotzaren atzean axolagabekeria izan den argitzeko. Hala, informazioa eskatu dio taldea kudeatzen duen enpresari eta halaber, animalien gaineko kontrola eta zaintza areagotzeko exijitu du. Ingurumen saila eta Udaltzaingoa zuzentzen ari dira ikerketa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!