Angela Irazabal (Save the Children): “Nerabezaroan genero indarkeriaren ezaugarri nagusiena lehen harremanen intentsitatea da, horrek askotan lehen erasoak justifikatzea dakar”
"Ez da maitasuna" izeneko txostena osatu du Save the Children GKEak, nerabezaroko genero indarkeria sakon aztertuz.
Askotan hitz egiten dugu genero indarkeriaren inguruan, helduen arteko kasuez edo haurrei eragiten dieten kasuez, gehienbat. Baina Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundearen txostenean salatu duten moduan, nerabeen arteko genero indarkeriak tratamendu berezia behar du, eta baztertua gelditzen da askotan.
Txosten mardula aurkeztu dute GKE honetatik. “Ez da maitasuna” jarri diote izenburua, nerabezaroan askotan normalizatzen diren indarkeria praktikak zalantzan jartzeko. Save the Childreneko Angela Irazabal elkarrizketatu dugu Hizpidean, eta sakon sartu gara berarekin txostenaren edukietan eta nerabeen arteko indarkeria ulertzen. Indarkeria matxistaren zikloa azaldu digu, kontrol dinamikak, maitasun erromantikoa, sare sozialak eta beste hainbat kontu ere bai. Neska nerabeetan indarkeriak dauzkan ondorioak ere aztertu ditugu, eta gobernu eta instituzioen paperaz aritu gara, analisia egin eta gomendio batzuk ekarri dizkigu Irazabalek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Angela Irazabal (Save the Children): "Nerabezaroan genero indarkeriaren ezaugarri nagusiena lehen harremanen intentsitatea da, horrek askotan lehen erasoak justifikatzea dakar"00:31:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!