“Epaiketa guztiz anakronikoa da, lekuz kanpo dago, eta hala harrapatu gaitu gu ere”
Epaiketa prestatzen laguntzeko Asanblada Irekia Maiatzak 14, asteartea, 19.30etan Landatxo Gizartetxean.
47 Euskal Herritar epaituak izango dira irailaren 16ean hasiko den epaiketan, 11/2013 makrosumarioaren barruan. Bertan, Herrira, Jaiki Adi eta Etxerateko kideak, abokatuak eta bitartekariak epaituko dituzte, guztira eta 590 urteko kartzela zigor eskaerak dauzkate.
2013an hasi eta hilabeteetan zehar luzatu ziren operazio ezberdinetan atxilotutako kideak epaituko dituzte, eta jadanik epaiketa prestatzeko lanetan buru belarri dabiltzala jakinarazi dute auzipetuek. Ane Zelaia da horietako bat, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur Hizpidean.
Atxiloketen garaian operazio horiek testuinguru politikoan jokatutako papera, honen aurrean egin beharrekoak eta sakonean dagoen euskal preso eta iheslari politikoen auzia izan ditugu Hizpide Zelaiarekin, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: "Epaiketa guztiz anakronikoa da, lekuz kanpo dago, eta hala harrapatu gaitu gu ere"00:14:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!