“Anaia handiari ihes egiteko” ihes-gela jarri dute martxan SUmendi espazioan
"Scape Room" bat jarri dute martxan Judimendiko SUmendi espazioan "asialdi eredu berritzaile bat eraikitzeko helburuarekin". Denbora luzez mamitutako proiektua egikaritu dute: George Orwell idazlearen 1984 liburuan egokitutako ihes-gela.
Judimendiko SUmendi espazioak “Sacpe Room” bat jarri du martxan. “Aisialdi eredu bat eskaintzeko helburuarekin” denbora luzez ibili dira auzoko gazteak proiektuari bueltak ematen. Abenduan antolatutako bi asteko Ufadan estreinatu nahi zuten arren atzeratzea erabaki zuten.
Konfinamendu hilabeteek eman diete Judimendiko gazteei proiektuan sakontzeko aukera eta hasierako ideiari bueltak eman ostean dagoeneko martxan da ihes-gela.
SUmendi espazio autogestionatua ezagutzeko aukera bezala irudikatzen dute ihes-gela, baita espaziora jende berria erakartzeko ere: “ohiko aisialdiari buelta eman nahi diogu eta betse aisialdi eredu berritzaileago bat eraiki nahi dugu“.
George Orwell idazlearen 1984 eleberrian oinarritu dute ihes-gela eta parte-hartzaileek Anaia Handiarengandik egin beharko dute ihesi. Dagoeneko burutu dituzte lehenengo partidak eta azaldu dute ez dela batere erreza izan gelatik ateratzea.
Asteburu honetan estreinatu dugun arren, dagoeneko komunikabideak ihesgelaren berri ematen hasi dira 💻📺📻😱 pic.twitter.com/dmRT5cPL6g
— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) June 7, 2020
Ihes gelan parte hartzeko SUmendi espazioko kideekin harremanetan jartzea besterik ez dago, sumendi.komu@gmail.com helbide elektronikora edota SUmendiren sare sozialetara mezu bat bidaliz. Bost pertsonako taldeak osatuko dituzte gehienez eta segurtasun eta osasun neurriak jarriko dituzte martxan, besteak betse maskarilllaren erabilera derrigorrezkoa izango da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!