Alfredo Remirezen senideek izandako istripua salatu dute Amurrion eta Gasteizen
Astelehenean eta asteartean elkarretaratze ezberdinak egin dituzte Euskal Herrian 2018an dispertsioak eragindako bigarren istripua salatzeko. Kasu honetan, Arabako preso politiko baten senideek izandako istripua salatu dute, Alfredo Remirezen senideek izandakoa.
Amurrioko presoa Daroca espetxera dispertsatu zuten aurreko ostiralean, eta, horren ostean, lehenengo bisita egiten zihoazela gertatu zen ezbeharra.
Ostiralean jakin zuten Alfredo Remirez preso amurrioarra kartzelaz aldatuko zutela. Gaua Zuerako espetxean igaro ostean Zaragozako Daroca espetxera mugitu dute azkenean. Azaroan espetxeratu zuten urtebeteko zigorra betetzeko Basauriko kartzelan, Amurrioko txupinazoan preso baten panpina balkoira ateratzegatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!