Aitor Garcia de Bicuña: “Gasteizen antzerkia egingo dudan lehenengo aldia da.”
"Identitarteak" antzezlanaren emanaldia izango da larunbat honetan Gasteizko Baratza aretoan.
Gilkitxaro taldearen lan berria da Identitarteak antzezlana. 25 urte bete ostean beren buruei nor eta zer diren galdetzen diete oraindik. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztanduz botatzen dituzte galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera agertuko dira taula gainean. Identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan agertuko dira, beren identitateak eraiki eta deseraikitzera jolastuko dira testua, musika eta performancea nahasten dituen lanean. Lutxo Egia idazlearen testua da abiapuntua.
Aitor Garcia de Bicuña izan dugu Hizpidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!