Ai Laket!!-ek ohartarazi du MDMA bezala saltzen ari den pastilla bat PMMA izan daitekeela, oso substantzia toxikoa
Laborategiko emaitzen zain daude oraindik, baina saltzen ari diren MDMA pastilla batzuei egindako lehen analisietan, toxikotasun oso handiko substantzia direla ematen du.
2015ean Supermanen logoa zuten pilulek hainbat heriotza eragin zituzten Europan, PMMA zutelako.
PMMAri para-Metoximetanfetamina edo 4-metoxi-metanfetamina ere esaten zaio, eta MDMA baino potentzia handiagoko estimulatzailea da. PMMA oso arriskutsua da MDMAren ohiko dosien antzekoak hartzen badira.
PMMA 50 miligramo kontsumitu duen jendea ospitaleratua izan da eta 400 eta 500 miligramo arteko dosiak hilgarriak izan daitezke. Hala ere,balio horiek guztiak pertsona eta kontsumo-eredu bakoitzaren araberakoak dira.
Ai Laket!!-ek kontuz ibiltzeko eskatu die erabiltzaileei: “sustantziaren analisia da berme bakarra, hartzen diren pilulen forma, kolorea eta tamaina ez baitira erabakigarriak haren osaera zein den jakiteko”, gogorarazi dute.
(HILO)
📢ALERTA!! ADI!!📢Pastilla vendida como MDMA: posible PMMA ❗️
Estamos a la espera de los resultados del laboratorio, pero en los primeros análisis realizados, todo apunta a esta sustancia de muy alta toxicidad.#arriskuMurrizketa #reducciónDeRiesgos #RdR #drugs #pmma pic.twitter.com/gstUxliOot
— Ai Laket!! (@Ailaket) September 29, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!