Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da martxa, 10:30etan, eta Billodara iritsi 12:00etan.
AHTaren aurkako manifestazio bat Gasteizen, 2019an.
Urriaren 12an, asteazkena, bizikleta martxa antolatu du Araba Bizirik plataformak, AHT-aren aurkako protesta gisa. Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik Billoda herriaren ondoko AHTko obretara egingo du bidea martxak, egungo trenbidearen ondotik. 10:30etan abiatuko da.
Ekintza hori baliatuko dute AHTaren aurkako eta tren sozialaren aldeko plataformaren eskakizun nagusiak plazaratzeko. Horiek dira, batetik, bidaiariak bakarrik bidaiatzeko abiadura handiko trena eraikitzeko obra gelditu dezatela; eta, bestetik, Arabarako trenbide garraio-politika berbideratu dezatela Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiko Gobernuak.
Zehazki, egungo bideak egokitu eta hobetzea eskatzen diete gobernuei, “mota guztietako trenak ibil daitezen”. Ministerioa Kantauri-Mediterraneo korridoreko beste zati batzuetan aplikatzen ari den trenbide-politika Araban ere ezarri dezatela eskatu du kolektiboak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!