AHTaren aurkako protesta deitu dute Ribabellosan, uztailaren 16an
AHTrik ez! plataformak ohartarazi du Aarabako Haranak “mehatxupean” daudela, AHTren lanak egiteko zundaketa eta prospekzio eskaeren “uholdea” dela eta. Prospekzio horiek lehen pausuak dira Burgos-Gasteiz abiadura handiko korridore berriaren obrak egiten hasteko.
Zundaketa eta prospekzioak gelditzeko eta “alternatibak badaudela” aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu du plataformak uztailaren 16an, 13:00etan, Ribabellosako plazan.
“Jende guztiaren babesa eta mobilizatzea eskatzen dugu prospekzio hauek gelditzeko. Izan ere, zentzurik gabeko proiektu horren aurrean benetako konponbideak daude, bideragarriak eta egiaztatuak, trenaren egungo trazadura berrerabili, egokitu eta hobetzetik pasatzen direnak”, azaldu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!