“Ageriko kontraesanak eta barreak” egon dira Aitor eta Beñaten aurkako epaiketan, bi gazteen arabera
Asteazken goizean izan zuten Aitor Martinezek eta Beñat Ereñok epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean. 10:30ak aldera sartu ziren bi gazte laudioarrak epaitegian, eta 13:00ak aldera atera ziren.
Aiaraldea.eus bidez
“Kontraesan argiak” azaleratu dira epaiketan, bi laudioarrek aipatu dutenez. “Bideoa plazaratu dutenean argi ikusi da bertan azaltzen zirenak ez ginela gu, barreak eta guzti egon dira”. Epaitegian esan diete hamar egunen bueltan aterako dela sententzia. Urtebeteko kartzela, urtebeteko zaintzapeko askatasuna, 7 urteko gaitasungabetzea eta 2.520 euroko isuna eskatzen dute bi gazteentzako.
Babes elkarretaratzea
Elkarretaratzea egin zuten 20:00etan Laudioko Lamuza Plazan, bi gazteei elkartasuna adierazteko eta epaiketa “muntaia polizial” batean oinarritzen dela salatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!