Abenduaren 17an, manifestazio nazionala Bilbon: ‘Faxismoaren aurrean, gora Kurdistan!’
Euskal Herriko mugimendu, eragile eta herri komunikabide ezberdinek manifestazio nazionala deitu dute abenduaren 17an Bilbon, 12.30ean Eliptika plazatik, Euskal Herritik Kurdistango herriarekin elkartasunez, ‘Faxismoaren aurrean, gora Kurdistan! – Euskal Herria Kurdistanekin bat’ lelopean. Besteak beste, Hala Bedi irratiak ere mobilizazioarekin bat egingo du, bereziki dozenaka kazetari kurduen atxiloketak eta komunikabideen itxiera salatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!