Giza kate batek inguratu zuen atzo Abendaño Ikastola
Ikasleen eskubideen alde, guraso elkarteak antolatuta, giza katea egin zuten atzo Abendaño ikastola inguratuz.
Abendaño Ikastolako guraso elkarteak antolatuta giza kate batek inguratu zuen atzo arratsaldean ikastetxea. Etxetik ekarritako aldarrikapen eta kartelekin Eusko Jaurlaritzari baliabide gehiago eskatu zizkioten hezkuntza itzulera seguru bat bermatu ahal izateko.
Bertan bildutakoek Jaurlaritzaren “inprobisazioa” salatu zuten, sei hilabeteko epean ez baitu ikasturte berriari heltzeko plan eraginkorrik garatu.
Jantoki zerbitzuaren aldeko eta jardun jarraituaren aldeko aldarriak ere presente izan ziren gurasoen protestan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!