Josu Santamarina (Memoria Gara): “Instituzioei hitz politak esatetik ekintzetara pasatzeko ordua dela esan behar diegu”
Gaur hasiko dira Memoria Garak antolatutako tailer irekiak.
Zaramagako San Frantzisko Elizak hartuko duen Memoriaren eta Giza Eskubideen zentroaren kudeaketaz eta esku-hartze arkitektoniko zein artistikoaz hausnartzeko tailer irekiak antolatu ditu Memoria Gara ekimenak. Urtarrilaren 20, 21 eta 23an ospatuko dira Zaramagako Memoria Gunean, Errekaleorren eta Gateiz Txikin, hurrenez hurren. Horrez gain, otsailean gaia sakonago lantzeko jardunaldiak antolatuko dituztela aurreratu dute.
Eraikinaren historiaz eta hori Memoria Gune izateko burututako prozesuaz mintzatzeko, Memoria Garako kidea den Josu Santamarina izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Josu Santamarina (Memoria Gara): "Instituzioei hitz politak esatetik ekintzetara pasatzeko ordua dela esan behar diegu"00:10:27
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!