Azaroaren 28an indarrak bildu eta hezkuntza sistema propio baten alde borrokatuko dute ikasleek
Ikasle greba burtuko dute azaroaren 28an, "Gora Ikasleon Borroka" ekimenak bultzaturik. Gasteizko kaleak hartuko dituzte 12.00etan Correosetik abiatuko den manifestazioan.
Duela hilabete aurkeztu zuen Gasteizen “Gora ikasleon borroka” dinamikak azaroaren 28an burutuko den ikasle greba. Euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko aldarria “lau haizetara” zabaltzeko helburuarekin mobilizatuko dira datorren ostegunean. Arabako mobilizazio Gasteizen burtuko dute, 12:00etan Correosetik abaituko den manifestazioa.
Gasteizko ikasleek aldarri propioak aterako dituzte kalera, besteak beste, greba eta paro eskubidea ikastetxe guztietan aitortua izatea, inolako kontrol sozialik gabe antolatzeko eskubidea izatea, antolatzeko beharrak asetzeko espazio fisiko bat bermatzea ikastetxe guztietan, klase orduetan ikastetxez kanpoko eduki didaktikoak jasotzeko aukera izatea edota plataforma digitaletatik jasaten duten kontrol soziala minimizatzea.
Gasteizen bakarrik ez, Araban zehar hainbat ikastetxetan antolatu dira ikasleak, eduki propioen alde edota azterketaldiak ikasleengan sortzen dituen poresio egoerak izan dituzte mobilizatzeko gaiak. Azaroaren 28ko Gasteizko manifestaziora batzeko autobusak antolatzen ari dira, gainera, Aiaraldeatik, Gorbeialdeatik eta Lautadatik.
Ikasle Grebarako hamaika arrazoi
Mobilizazioen olatu sozialari ekarpena egiteko esinbestekotzat jotzen dute ikasle antolakuntza. Pentsionistak, mugimendu feminista, metalgintzako langileak edota mugimendu ekologista eredutzat kaleak hartzeko gonbitea zabaldu dute, «ikasleen garaia» heldu dela iritzita. «Hezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi dugu», ondorioztatu dute.
Espainiar eta Frantziar estatuek inposatutako hezkuntza ereduaren aurka borrokatzeko beharra ikusi dute Ikasle Grebaren deitzaileek, hezkuntza eredu horiek inposatutako “genero, klase eta nazio zapalkuntzekin hausteko”.
Ikasle mugimendu indartsu baten garrantzia azpimarratu dute, bildutakoen iritziz, azken urteetan itzaltzen joan den ikasle mugimendua suspertzeko beharra dago. Hutsune horri aurre egiteko antolatu dira ikasleak, hezigunez hezigune problematika desberdinei erantzunez. Oraingoan, ordea, Euskal Herri mailan antolatzeko beharra ikusi dute, Madriletik eta Parisetik datozen ereduei aurre egiteko; «ikastetxez ikastetxe pairatzen ditugun problematikak borrokatzetik hasi eta batasun nazionalarea salto egin dugu».
🔌Urriaren 12tik greba gora ta behera ibili gara Euskal Herriko ikasleok, baina zergatik greba?#IndarraIzan#a28ikaslegreba https://t.co/z2KHDX3gAq
— Gora Ikasleon Borroka (@IkasleBorroka) November 20, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!