Hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia dela aldarrikatuko du Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 25ean
Indarkeria sexistraen aurkako nazioarteko egunean kaleak hartuko ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Gasteizen manifestazioa deitu dute Andra Mari Zuriaren plazatik.
Kalera aterako da Euskal Herriko mugimendu feminista azaroaren 25ean, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunean. Manifestazioak daude deituta Euskal Herriko hiriburuetan, Gasteizen arratsaldeko 19:00etan abiatuko da mobilizazioa Andra Mari Zuriaren plazatik.
“Dena esanda dago, dena dago egiteke”, ideia hori azpimarratuko dute asteleheneko ekimenetan, “diskurtso hutsetaz nazkatuta” dagoela adierazi du mugimendu feministak. Bere proposamenak entzunak eta kontuan hartuak izatea exijituko dute: “gu geu garelako indarkeria matxistaren adierazpen desberdinak jasaten ditugunak: sinbolikoa, fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala…”. Indarkeria horiek patriarkatuaren, kolonialsimoaren eta kapitalismoaren arteko aliantzaren ondorio direla azaldu dute. Halaber, feministen antolakuntzarako espazioez jabetzeko egiten diren saiakerak ere salatu dituzte.
Konpromiso serioak eta aldaketa erradikalak eskatzeko hartuko ditu kaleak mugimendu feministak, eta berdina egiteko deia luzatu diete Gasteizko gainerako emakumeei*.
Munduko emakumeen* borroka gogoan
Azaroaren 25ean, 1960an Dominikar Errepublikan, Trujillo diktadorearen garaian eraildako Mirabal aihzpen erailketa gogoratzen da. Mugimendu feministak Txilen, Bolivian, Nikaraguan edota Kurdistanen borrokan ari diren emakumeak ekarri nahi zian ditu gogora ere, borroka feministak aurrerapen faxista, misogino, arrazista, kolonialista eta militaristei aurre egiteko ahalduntze tresna dela azpimarratuz.
Euskal Herri osotik ari zaizkigu deialdiak heltzen!
Neska* Gazteok azaroaren 25ean kaleak hartuko ditugu! 💪 #GukAutodefentsaFeminista 😈😈 pic.twitter.com/ermGMxPEGO— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 22, 2019
Neska* gazteen deia
Gasteizko neska* gazteek ere bat egin dute azaroaren 25eko manifestazioarekin eta bi hitzordu jarri dituzte, biolentziak desnormalizatu eta hauei autodefentsa feministaz erantzuteko. Lehenengo zita 16:15etan jarri dute martxoak 3 plazan. Ostean, 18:45etan neska* gazte blokea abiatuko da Gaztetxetik mugimendu feministak deitutako manifestaziora batzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!