Urte beteko espetxe zigorra ezarri diote Gasteizko Mercedes fabrikako zuzendariari
2016an auto istripu bat eragin eta ihes egitea egotzita urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Arabako Probintza Auzitegiak Espainiako Mercedes konpainiaren zuzendari den Emilio Titosi.
Arabako Probintzia Auzitegiak Gasteizko Mercedes fabrikaren zuzendariaren aurkako espetxe zigorra berretsi du. 2016an auto istripu bat eragin eta ihes egiteagatik zigortu dute Emilio Titos, Espainiako Mercedes konpainiaren zuzendaria, urtebeteko espetxe zigorra eta 17.762 euroko isuna ezarri dio epaileak, gainera bi urtez kenduko diote gidabaimena. Titosen semea absolbitua izan da
Epaileak frogatutzat eman du Titos gama altuko ibligailu batekin, lekukoek azaldu bezala, “lasterketak” egiten aritu zela Urizaharra inguruan, A-2124 errepidean, bere semearekin batera. Emilio Titosek egindako aurreratze arriksutsu batek errepidetik modu egokian gidatzen ari zen hirugarren auto batek kontorola galdu eta galtzadatik ateratzea, Emilio Titosek eta bere semeak ihesean alde egin zuten istripuaren lekutik, zauritutako gidaria laguntzera geratu gabe.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!