Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak Zaballako espetxean beteko dute espetxe zigorra
11/13 makroepaiketa behin bukatuta atzo aurkeztu ziren Jon Enparantza eta Arantza Zuelueta abokatuak Arabako Zaballa espetxean bost hilabeteko espetxe zigorra betetzeko.
Irailaren 30ean aurkeztu ziren Jon enparantza eta arantza Zulueta euskal preso politikoen abokatuak Zaballako espetxean bost hilabeteko espetxe zigorra betetzeko. Data sinbolikoa da, izan ere 2013ko irailaren 30ean burutu ziren sei urtez luzatu den 11/13 sumarioko lehenengo atxiloketak.
11/13 makroepaiketa
Irailaren 16an hasi eta bukatu zen Euskal Preso Politikoei sustengua emateagatik 47 euskal herritarren aurkako 11/13 makroepaiketa alde guztiek akordioa adostu ostean. Entzutegi nazionala horrela ebatzita 47 auziperatuetatik bik bete beharko dute espetxe zigorra, Arantza Zulueta eta Jon enparantza hain zuzen.
11/13 sumarioan auzipetutako 47 lagunetarik bost Arabako bizilagunak ziren: Ane Zelaia, Nagore Lopez de Luzuriaga, Gorka Gonzalez, Egoitz Lopez de la Calle eta Izaskun Abaigar. Akordioa ebatzi aurretik fiskaltzak 14 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zuen Zelaia eta Gonzalezentzat, 11 Abaigar eta Lopez de Luzuriagarentzat, eta 12 Lopez de la Callerentzat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!