Zigoitiako jaiak abian dira
Ostegunean Gazte Eguna ospatuko dute, eta ostiralean mozorro egunaren bigarren edizioa izango da.
Beste urte batez Zigoitiako jaiak hastear daude, eta oraingoan Gazte Egunarekin emango diote hasiera ostegunean; ostiralean, berriz, mozorro eguna izango da.
Izan ere, pasaden urtean ospatu zen lehen aldiz mozorro eguna, eta Zigoitiako herritarrek adierazi dute data hau pixkanaka jaien egitarauan finkatzen joatea espero dutela.
Gazte Egunak ere garrantzi handia hartu du jaietan azken urteotan. Aurtengoa zortzigarren Gazte Eguna da. Gazte Asanbladak antolatu du, eta honek herriko beste hainbat mugimendutan egiten du lan, esparru askotan parte hartuz eta gazteen parte hartzea sustatuz. Jaietan ere pisu handia dauka, era aktiboan hartzen baitu parte udal zein egitarau propioan.
Hala ere, asanbladako kideek adierazi dute egoera ez dela nahi bezain ona: “Gazte Asanblada nahiko kolokan dago, eta azpitik datozen gazteek oinordekotza hartzen ez badute, hurrengo urteetako jai, ospakizun eta ekimenek ez dute erraz izango aurrera egiteko“.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!


