Aintzane (Kafeteria Antiespezista): “Tresna ezberdinen bitartez borrokaren hedapena sustatu nahi dugu”
Hilabetean behin, igandeetan, antolatuko da hemendik aurrera Kafeteria Antiespezista deituriko espazio berri hau.
Espazio berri honi buruz gehiago jakiteko Aintzane izan dugu gaur gurekin. Azaldu duen bezala, “espazio informal eta politikoen beharra” ikusita, martxan jarri dute proiektu hau eta atzo, honen lehenengo eguna izan zen. Goiz eta eguerdi osoan zehar, gailetak, tartak, tortilak eta beste hainbat gauza beganoak eskaini zituzten.
Gaur egungo egoera ikusita, haien helburu nagusia “animalien zapalkuntzaren aurkako espazio bat” sortzea da. Antiespezismoa borroka gisa hedatzeko intentzioarekin. Izan ere, “espazioaren existentzia bera bada antiespezismoa ezagutarazteko modu bat”, Aintzanek adierazi duen bezala.
Honen inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa osoa hemen entzungai duzue.
-
Hizpidea: Aintzane (Kafeteria Antiespezista): "Tresna ezberdinen bitartez borrokaren hedapena sustatu nahi dugu"00:04:42
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!