Ikasle Abertzaleak-ek sandwitx eta entsalada mistoak baino ez ditu eskainiko aurrerantzean txosnetan
Uda urruti dagoen arren, Ikasle Abertzaleak erakunde iraultzailea txosnetako egitaraua prestatzen hasi da jada.
Aurreratu dutenez, aurtengo jaiak prestatzeko ere potente datoz. Aurreko ikasturtean proiektore bat erostea lortu ostean –herri mugimenduak crowdfunding bat eskatu zuen Araba Tomorrow-ek iragarri zuen bezala-, aurtengo menua entsaladetan eta sandwitxetan oinarritzea erabaki da. Momentuz, ez dute ezer aurreratu, soilik, denak ala denak, mistoak izango direla. “York jamoia zapaldua dagoela jakin badakigu, baina zapaltzailea identifkatu dugu: molde-ogia da. Beraz, hari aurre egiteko ezinbestekoa du gazta. Biek batera hobeto egingo diote aurre ogi zapaltzaileari”.
Buruhauste askoren ostean, eztabaida bat antolatu dute hurrengo egunetan erantzukizun batekin “Bai, jakin badakigu yorkarekin sandwitxak onak daudela, baina gazta ere gonbidatu dugu. janari-zapalkuntza existitzen da, baina gaztak ez du yorka zapaltzen”.
Entsalada mistoari dagokionez, Araba Tomorrow-k jakin duenez, tirabira ugari egon dira Ikasle Abertzaleak-en barne mailan. Izan ere, ikuspegi ezberdinak egon dira entsalada mistoa definitzerako orduan:
- Soilik letxuga, tomatea eta tipula.
- Letxuga, tomatea, tipula eta arraultza.
- Letxuga, tomatea, tipula, atuna eta arraultza.
Hau argitu ez dutenez, ezin izan dira olioa eta ozpinaren eztabaidan sartu: Langile Klase Girasol olioa edo Oliba Olio Burgesa.
Eguneratuta
Azken orduetan albisteak izan duen zabalpena medio eta zenbait ganoragabek albiste hau feminismoarekin lotu ostean, Ikasle Abertzaleak-eko kideek lau hitzetako komunikatua ateratzera derrigortuak sentitu dira: “Gu feministak gara, baina…” dio literalki oharrak.
- Martxoaren 8an azken erabaki honen xehetasunak azalduko dituzte
- *Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!


