Gasteizko Ikasle Mugimendua krisi sakon batean murgilduta dago. Hori ez da zeozer berria. Hala ere, Araba Tomorrowk ikerketa lan baten ostean, krisi honen arrazoien berri izan du: Gasteizko Ikasle Mugimenduak ez daki pankartak egiten.

Hiru aste ezberdinetan itxialdiz betetako jardunaldi batzuen ostean, azken urteetako erabaki garrantzitsuena hartu dute: proiektore bat erosiko dute pankartak egiteko. “Euskal Herriak bizi duen egoera historiko honen aurrean, atzera egin behar dute batzuk, beste batzuek aurrera egiteko. Eddingak gorde behar ditugu, proiektore berriei bidea zabaltzearekin batera”, adierazi dute.

Datozen asteetan, eddingak “jubilatzeko” bitartekari talde bat izango dute. José Angel Cuerda eta Iban Zaldua izan daitezke hauek, baina informazio hau datozen asteetan konfirmatuko dute.

*Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies