Kontzentrazio esparru nazietan amaitu zuen miliziano baten istorioa topatu dute San Pedro mendiko indusketetan
Laster emango dituzte eginiko aurkikuntzari buruzko xehetasun gehiago.
Azaroaren 1ean egin zuten ate irekien jardunaldia San Pedro mendiko indusketetan. Modu horretan eman zioten amaiera aurten eginiko kanpainari. Jakinarazi dutenez, oso aurkikuntza interesgarria egin dute eginiko lanetan. “Pertsona zehatz bati erreferentzia egiten dio objektu bat topatu dugu, mendian borrokatu zuen miliziano komunista batena”, azaldu du Josu Santamariak.
Arkeologoak gaineratu duenez, pertsona horrek nazien kontzentrazio esparru batean preso amaitu zuen, baina momentuz ez dut xehetasun gehiago eman nahi izan, pertsona horren senideekin kontaktatu nahi dutelako lehenbizi.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!