“De Miguel auziko” epaiketa eten dute, fiskaltzak eta defentsak akordioa bilatze aldera
Fiskaltzak hala eskatuta, EAE-ko ustelkeria kasu handiena aztertzen duen epaiketa 15 egunez etetea erabaki du epaileak, defentsarekin akordio bat lortzeko eta akusazioetako batzuk aitortzearen truke zigor apalagoak eskatzeko. Guztira, 26 lagun daude akusatuen aulkian eta orotara 439 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskaltzak akusatuentzat epaiketaren hasieran.
Arabako Probintzia Auzitegiko epailearen aurreran deklaratzen hastekoak ziren irailaren 17an, astelehenean, “De Miguel auziko” akusatuak. Guztira, 26 lagun daude akusatuen aulkian, urtarrilean hasi zen epaiketaren baitan, tartean, Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohia. Hura izan behar zen da deklaratzen lehena. Fiskalak harentzat eskatu du zigorrik handiena: 54 urte; eta 32 eta 4 urte bitarteko zigorrak gainerakoentzat. Orotara, 439 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak akusatuentzat, eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa leporatuta, besteak beste.
Azken egunetan, ordea, fiskaltzaren eta defentsaren arteko elkarrizketak medio, epaiketa etetea lortu dute. Izan ere, hainbat komunikabideren arabera –Vocento eta eldiario.es-, fiskala eta defentsako abokatuak negoziatzen ari dira, auzipetuek akusazioetako batzuk aitortzearen truke zigor apalagoak eskatzeko. Fiskaltzak saioa eteteko eskatu du astelehenean bertan.
Defentsako abokatu guztiek bat egin dute saioa eteteko eskariarekin. Besteak beste, 15 eguneko etenak ez duela auzia gehiegi luzatzen argudiatu dute.
De Miguel auzia, izenez izen
‘De Miguel auziaren’ epaiketa urtarrilaren 8an hasi zen da Arabako Probintzia Auzitegian. De Miguelekin batera, Aitor Telleria ABBko kide ohia eta Koldo Otxandiano Arabako burukide eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa daude inputatua. Legez kanpoko komisioak kobratzea, kapitalak zuritzea eta eragin-trafikoa leporatzen diete, besteak beste.
Baina ez dira auziko izen bakarrak.
1.- Alfredo de Miguel: Fiskalak harentzat eskatu du zigorrik handiena, 54 urte.
2.- Ainhoa Bilbao: Alfredo de Miguel negozio kidea eta Kataia Consulting enpresaren jabeetako bat. 30 urteko espetxe eskaera.
3.- Aitor Tellería: 32 urteko espetxe eskaera.
4.- Araceli Bajo: Kataia Consulting enpresako jabea Ainhoa Bilbaorekin batera. 21 urteko espetxe eskaera.
5.- Koldo Ochandiano: 32 urteko espetxe eskaera.
6.- Iratxe Gaztelu-Urrutia: Kataia Consultingeko hirugarren jabea. 22 urteko espetxe eskaera.
7.- Aintzane De Miguel: Kataia Consulting enpresako kontuak eramateaz gain, auziarekin lotutako beste enpresa batzuen kontuak ere kontrolatzen zituen. “Faktura faltsuak” sortzea leporatzen diote. 13 urteko espetxe eskaera.
8.- Iñaki San Juan: EAJko militantea, Errexal eta Ortzi Muga bezalako enpresetako administratzailea. Enpresa hauek, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Departamentutik kontratuak jaso omen zituzten, “a dedo”. 19 urteko espetxe eskaera.
9.- Josu Montes: Ortzi Muga enpresako administratzailea eta Errexal enpresako langilea. EAJ-ko militantea. 18 urteko espetxe eskaera.
10.- Francisco Javier Sánchez Robles: Kutura Departamentuko zuzendarietako bat Juan José Ibarretxerekin 2003tik 2009ra. 18 urteko espetxe eskaera.
11.- Gurutz Larrañaga Zubizarreta: Kultura sailburu ordea 2003ko uztailetik 2009ko maiatzera Juan José Ibarretxeren Gobernuan. 17 urteko espetxe eskaera.
12.- Jon Iñaki Echaburu: EAJko militantea, Urbanorma Consultingeko kidea eta lotura zuzena Arabako Teknologia parkeko irregultartasunekin. 11 urteko espetxe eskaera.
13.- Alfonso Arriola: Arabako Teknologia Parkeko gerentea 2006tik 2009ra bitartean. 21 urteko espetxe eskaera.
14.- Julián Sánchez Alegría: EAE-ko Parke Teknologikoen presidentea 2005etik 2009ra bitartean. 17 urteko espetxe eskaera.
15.- Miren Lourdes Bilbao: Arabako Teknologia Parkeko zuzendaria 2007ko ekainetik 2011ko otsailera arte. 12 urteko espetxe eskaera.
16.- Sergio Fernández Oleaga: Studio Técnico Obras y Arquitectura S.L. enpresako administratzailea bazkide bakarra. Enpresa honek, Kataia Consulting lagundu zuen modu ilegalean, 12 urteko espetxe eskaera.
17.- María Justina Angulo: Zambranako alkatesa (EAJ) 1995etik 2007ra. 2007tik 2011ra zinegotzia herri berdinean. Bost urteko espetxe eskaera.
18.- Jesús José Arruti Letemendia: Jesús Arrutirekin batera Sidepur enpresakoa administrazailea. 19 urteko espetxe eskaera.
19.- Jesús Arruti Odriozola: Jesús José Arrutiren aita, Sidepur enpresako bazkidea eta Zerulurreko administratzaile bakarra. 19 urteko espetxe eskaera.
20.- Estíbaliz Arruti Letemendia: Jesús Arrutiren alaba eta Sidepur enpresako langilea. 6 urteko espetxe eskaera.
21.- Gorka Errasti: Zerulurreko sortzaileetako bat. 6 urteko espetxe eskaera.
22.- Francesc Fernández: Riera taldeko arduradunetako bat eta “Zambra auziarekin” lotura. 7 urteko espetxe eskaera.
23.- Plácido Casas: Riera taldeko arduradunetako bat. 7 urteko espetxe eskaera.
24.- Joaquín Sabater: “Zambrana auziarekin” lotutako enpresaria. 7 urteko espetxe eskaera.
25.- Ramón Tomás Riba: “Zambrana auziarekin” lotutako enpresaria. 7 urteko espetxe eskaera.
26.- Prudencio Hierro: Fiskaltzaren ustez, De Miguel-Bilbao bikoteari Gorlizeko etxearen konponketak ordaindu zizkion, “influentzia politikoak” eskertu nahian.
Auzipetu hauen deklarazioez gain, fiskaltzak 67 lekukoz eta 21 adituz osatutako zerrenda aurkeztu zuen, baina askoz gehiago pasa dira epaitegietatik azken hilabeteetan.
- Matar el mensaje matando al mensajero
-
Comienza a declarar la testigo que destapó la “barra libre” del caso De Miguel
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!