Altsasuko gazteen aurkako sententziari erantzun zabala
Altsasuko gazteen aurkako sententzia salatu dute ekainaren 4an Gasteizen, Altsasukoak Aske Gasteiz dinamikak deituta.
Elkarretaratzean, zortzi gazteen aurkako kartzela-zigor altuak salatu dituzte. 79 urteko espetxe zigorra guztira, nahiz eta terrorismo delitua alboratu: 13 urte Oihan Arnanz eta Iñaki Abadi, 12 urte Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Aldari, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolari 9 urteko zigorrak, eta Ainara Urkijori 2 urteko zigorra.
Egun bat beranduago, ekainaren 5eko goizean, Guardia Zibilak kalean zeuden gazteak atxilotu ditu Altsasun bertan.
Ekainaren 16an Iruñean deitu duten manifestazio nazionalera joateko deiarekin amaitu dute bilkura. Datozen egunetan manifestazioaren xehetasun gehiago emango dituzte eta bertaratzeko baliabideak jarriko dituzte Araban ere bai.
Argazkiak | Hala Klik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!