Burgeluko azken lan istripua gaitzetsi dute
Apirileko hirugarren astean Burgeluko herrian garraiolari bat hil zen, lan istripu berri batean. Astebete beranduago, Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Gasteizko erdialdean, “Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea” lemapean.
“Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira”, salatu dute sindikatuek. Gogoratu dutenez, 2018. urtean jada 17 langile hil dira lan istripuetan, horietatik zortzi, gidari profesionalak. Aipatzekoa da garraiolarien lan istripuak ez direla maiz estatistika sozialetan kontutan hartzen: errepide istripu gisa apuntatzen dira, zenbakiak apaintzeko.
Azpimaragarria da euskal garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, baina sektorearen beste zati handi bat gidariek osatzen dute. “Ezinbestekoa da garraiolari nahiz gidarien egoera hobetzea, bai porteen prezioetan, bai lan orduetan, Europako herrialde askotan hartzen ari diren antzeko neurriak kontutan hartuz, izan ere, sektorearen zati bat prekarietatean egoteak, bestea ere, bertara bultzatzen baitu”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!