Zehaztu dute zein izango den maiatzaren 6ko Aiaraldeako herri kontsultako galdera
Maiatzaren 6an izango da herri kontsulta Aiara, Arakaldo, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondon.
Aiaraldea.eus bidez
“Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?”. Hori izango da datorren maiatzaren 6an egingo den herri-kontsultako galdera. Hala adostu dute Aiaraldea Bat elkarteko kideek. Prozesu mamitsua burutu dute horretarako, adierazi dutenez: “Herri bakoitzak bere galdera propioa hautatu zuen; eta gero “aho batez” onartu zen galderaren esaera batua”.
Gauzak hala, erronka handia dute esku-artean Aiaralde Bat-ekoek: maiatzaren 6ko zitan ahalik eta herritar gehienek erantzutea galdera horri Aiaran, Arakaldon, Artziniegan, Amurrion, Laudion eta Okondon.
Giza-katea ekainean
Herri-kontsultarekin, ordea, ez da amaituko erabakitzeko eskubidearen aldeko jarduna. Ekainaren 10ean giza-katea egingo da Gasteiz, Bilbo eta Donosti lotzeko, eta Aiaraldea ere zeharkatuko du ekimenak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!