Mikel Otero: “Mendebaldeko demokraziei berdin zaie Saudi Arabia munduko diktadurarik bortitzena izatea, petrolio-esportatzaile handiena baita”
Gaur eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean Bilboko portutik Saudi Arabiara garraiatzen diren armen auzia. Hori dela-eta, “SOS Yemen” lelopean, elkarretaratzea egin dute Ongi etorri errefuxiatuak Araba plataformak eta Iruñea harrera-hiria kolektiboak, Saudi Arabiara eramaten diren arma horiek Yemengo gerran erabiltzen direla eta, beraz, hildakoak eragiten dituztela salatu dute han bildutakoek. Mikel Otero EH Bilduko parlamentariak hilabeteak daramatza gai hori lantzen, eta berarekin hitz egin dugu EAEko erakundeek garraio horretan duten arduraz eta euskal enpresetan ekoizten diren armei buruz. Bilboko portuan egiten ari diren harresiaz ere mintzatu da Otero, paradoxikoa baita gerra horiek eragiten dituzten iheslariei oztopoak jartzea eta gerra horietarako armak garraiatzea, aldi berean.
-
Hizpidea: Mikel Otero: "Mendebaldeko demokraziei berdin zaie Saudi Arabia munduko diktadurarik bortitzena izatea, petrolio-esportatzaile handiena baita"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!