Mercedeseko kontratazio-iruzurra salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek giza baliabideetako arduradun nagusiari
Egunotan, iruzurrezko kontratazioa salatzen daude egunotan LAB, ELA eta ESK. “Lantegiko zuzendaritzaren jarrera ez babestea erabaki dugu, normala ez den egoera baten aurrean normaltasunez jokatzea saihestuz”.
Wilfried Porthek, Mercedes-Benz enpresako giza baliabideetako arduradun nagusia, Gasteizko lantokia bisitatu du. ELA, LAB eta ESK sindikatuetako atal sindikalek ez dute harrera ofizialean parte hartu, baina zergatien berri eman dute.
Harreran, enpresa-batzordeko ordezkari ofizialak, lehendakaria eta idazkaria ez dira gonbidatuak izan: soilik atal sindikalak izan dira gonbidatuak. Hori dela eta, “enpresa-batzordearen ordezkari nagusia gutxietsi dutela ulertzen dugu”, adierazi dute hiru sindikatuek.
Gainera, bisita hau oso egun berezien baitan kokatu dute sindikatuek. Iruzurrezko kontratazioa salatzen daude egunotan LAB, ELA eta ESK: “Lantegiko zuzendaritzaren jarrera ez babestea erabaki dugu, normala ez den egoera baten aurrean normaltasunez jokatzea saihestuz”.
Baina salaketaz gain, beraien prestutasuna agertu diete PORTHi eta Daimler taldeko zuzendaritzari: “Negoziazio prozesu bati ekin diezaiogun, Eusko Jaurlaritzaren babespean, iruzurrarekin amaitzeko, kontrataziorako irizpide garden eta ez-diskriminatzaileak ere adostuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!