Hardcore gaua, Los Zopilotes Txirriaos eta Munduko Arrozak, Zaramagako jaietako protagonista nagusiak
Astean zehar hasiko dituzte aurten jaiak, Herrialde Katalanetako prozesu independentistari keinu bat egitearekin batera. Ostiralean eta larunbatean txosnaguneko kontzertuek izango dute indarra, auzoan ospatzen duten Munduko Arrozak jaialdiarekin batera.
Ikasturte amaieran ospatzen dira gehienbat Gasteizko auzoetako jaiak: ekaina hasieran Aranakoekin hasi eta uztaila amaiera arte jaiak ospatzen dituzte Txagorritxun, Judimendin edota Zabalganan. Hala ere, ikasturtea hasi bezain pronto badira beste jai batzuk: Zaramagakoak. Martxoaren 3ko auzoan txosnagunea egongo da ostiralean eta larunbatean, baina beste urte batez, Munduko Arrozek berebiziko garrantzia izango dute larunbatean.
Asteazkenean hasiko dira ekimen ezberdinak. nahiz eta txosnagunea ostiralean ireki, Herrialde Katalanetako prozesuari euren alea jarri nahi diote auzoan. Hori dela eta, “Terra Lliure, punt final” dokumentala eskeiniko dute irailaren 13an M3moria Gunean, 19:00etan.
Musikari dagokionez, ostegunean, Silvio Rodriguezen abestiak joko ditu “Silvio eta Rodriguez” kantautoreak Jaione tabernan. Asteburuan, aldiz, Iparralde gizarte – etxean kokatuta egongo den txosnagunetik talde ezberdinak pasako dira. Ostiralean, adibidez, Hardcore gaua izango da eta hiru talde ezberdin egongo dira. Larunbateko kontzertu nagusia, aldiz, Los Zopilotes Txirriaos talde nafarra izango da.
Munduko Arrozak jaialdia Laudio plazan ospatuko dute, larunbatean. 12:00etan hasi eta 19:00ak arte luzatuko da: umeentzako sukaldaritza tailerra, dastatzea, “La Encina” abesbatza, dantzaldia… eta beste hainbat ekimen egongo dira zazpi orduetan.
Egitaraua osorik
Irailaren 11tik 16ra Argazki lehiaketako argazkien erakusketa BOGA BOGA tabernan (lehiaketan parte hartzeko apuntatu abuztuaren 15tik
irailaren 10era BOGA BOGA tabernan, Vitoria kalea 4).
Irailak 12 asteartea
17:00 Adin guztietarako Aerobic saioa Amurrio parkeko osasun parkean, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturalaren eskutik.
17:30 Egurrezko jokoak. Zuberoa plaza.
Irailak 13 asteazkena
19:00 “Terra Lliure. Punt final” dokumentalaren emanaldia. M3 Memoria Gunea (Fermin Lasuen 5).
Irailak 14 osteguna
17:30 Umeentzako ikuskizuna. Ane Gebara ipuin kontalaria. Iparralde 2 G.E. (erabilera anitzeko gela).
19:30 “Silvio eta Rodriguez” kantautorea. Jaione taberna (Zuia koadrila kalea).
Irailak 15 ostirala
18:00 Karate ikuskizuna. Martin de Salinas plaza (Iparralde parkeko pasealekua).
22:00 Rock kontzertuak. Zuberoa Plaza:
LAZY DAISY BAND / THE FAITHLESS / LOMOKEN HOBOKEN
Irailak 16 larunbata
Egun guztian zehar liburu trukea eta Koussane (Mali) herrixkara materiala bidaltzeko elkartasun azoka. Laudio plaza.
10:00-18:00 8 eta 14 urteko umeentzako Xakeko mate lehiaketa handia. Laudio plaza.
12:00-14:00 Umeentzako margo lehiaketa. BOGA BOGA taberna (apuntatzeko irailaren 12ra arte BOGA BOGA tabernan, Vitoria kalea 4).
12:00-14:00 Fanfarrea auzoko kaleetan zehar.
12:00 Munduko arrozak kultur arteko Jaialdiaren hasiera. LAUDIO PLAZA.
12:00 Umeentzako sukaldaritza tailerra Su-alairen eskutik.
12:30 Dantzatzera ikasi, Zaramagako adinekoentzako zentro soziokulturaleko dibertimendurako batzordearen eskutik.
14:00 Arroz ezberdinen dastatzea.
15:30 kometa tailerra.
16:30-19:30 Umeentzako puzgarriak Laudio plazan.
17:00 Banakako igela lehiaketa
17:30 Jolastuko dugu?herrialde ezberdinetako pertsonek proposatutako jolasak, ASVE elkartearen eskutik.
18:00“Cocadak” prestaketa eta dastatzearekin, ASVE elkartearen eskutik.
18:00 “La Encina” abesbatza eta dantza taldearen emanaldia, Hogar Extremeñoaren eskutik.
19:00 Dantzaldia: “Las Palmeras” orkestrarekin.
22:00 Kontzertuak. Zuberoa plaza.
ODOLKIAK / NAKBA / LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS / DJ KOMANDO KLITORIX
Irailak 17 igandea
Egun guztian zehar liburu trukea eta Koussane (Mali) herrixkara materiala bidaltzeko elkartasun azoka. Laudio plaza.
10:00-18:00 8 eta 14 urteko umeentzako Xakeko mate lehiaketa handia Laudio plazan.
12:00-14:00 Familia ginkana. Laudio plaza.
12:00 Emakume, gizon eta haurrentzako bolo txapelketa Martxoak 3 plazako boleran, Arabar Boloaren Elkartearen eskutik.
12:00 X. Maskota lehiaketa eta animalien inguruko Marrazki lehiaketa. Martin de Salinas plaza.Izen emateak: Irailaren 16ra arte TXAKURZAIN
dendan (Fermin Lasuen kalea 3).
12:30-14:30 Danborrada auzoan zehar auzoko DANOK BAT eta AZKENEAN elkarte gastronomikoen eskutik.
17:00-19:00 Tortilla txapelketa. Laudio plaza. (Izena ematea irailaren 16ra arte BOGA BOGA tabernan, Vitoria kalea 4, lekuak bete arte).
18:00 Euskal dantzen emanaldia. Laudio plaza.
19:30 Country dantza tailerra. Laudio plaza. (Cowboy eran jantzita datorrenen artean opari bat zozketatuko da).
20:30 Sarien banaketa eta tonbolaren zozketa. Laudio plaza.
Txosnaguneko egitaraua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!