Errota Anitza, aniztasuna helburu
Maiatzaren 21ean, ‘Errota Anitza’ haurrentzako herri lasterketa antolatu zuten Gasteizko Errota auzoan, auzoko aniztasuna bultzatzeko eta harremanak sortarazteko helburuarekin. Gainera, herri lasterketa hau urtean zehar antolatzen dituzten ekimenetariko bat baino ez da. Hala Bideo ‘Errota Anitza’ ekimeneko antolatzailea den Jaionerekin eta lasterketan parte hartu zuten Aratz, Aiora eta Ekain umeekin izan zen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!