Txagoko jaiak ospatuko dituzte ekainaren 5etik 10era
Borroka molde ezberdinekin ezaugarrituko dituzte astean zeharreko egunak. Astebururako antolatu dute egitarauko zatirik potenteena; Gazalbideko parkingean karpa jarriko dute.
Udaberriaren amaiera aprobetxatuz, auzoetako jaiak hasi dira Gasteizen. Maiatza amaieran Errekaleorrekoak, Aranakoak aurrerago, eta Txagorritxu eta Judimendi ekainean, besteak beste. Ekainaren 5etik 10era ospatuko dituzte 2017ko Txagoko jaiak.
Autogestioa eta asanblada baliatu dituzte aurten ere jaiak aurrera ateratzeko. Kontsumo Eredu Jasangarriaren Eguna izango da astelehena, alternatiben inguruko mahainguru bat eramanez aurrera. Asteartean, berriz, Desobedientziaren Eguna antolatu dute: Lurralde Askeko kideak Txagorritxun egongo dira, besteak beste. Kale zinema ere ohikoa bihurtu den zita bat da; Euskararen Eguna baliatuko dute horretarako, asteazkenean. Eta ostegunean, Feminismoaren Eguna izango da, Ekofeminsimo tailer bat aurrera eramanez, kontzertuen aurretik.
Asteburuan, aldiz, txosnaguneak eta kontzertuek hartuko dute protagonismoa. Ostiralean, asteburuari ongi etorria emateko, Umeentzako Jolasak eta Txagorriren jaitsiera egongo dira; larunbatean, berriz, Herri Bazkaria egingo dute, Mus Txapelketa jokatu aurretik.
Spota | Umorea eta originaltasuna baliatu dute letra eta bideoa egiteko
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!