Gasteiz Irekiak ekainaren 20ko Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira egingo diren ekimenak aurkeztu ditu
Agerraldia egin du Gasteiz Irekiak Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren atarian. “Krisi humanitario honi zenbakiak jartzeko eguna izatea” nahi dutela adierazi dute. Horretarako, antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egin dute plataformatik.
-Ekainak 18, larunbata (12:00) : kalejira Otxanda Dorretik abiatuta.
-Ekainak20, astelehena (19:00):mahaingurua alderdi politikoetako ordezkariekin, VillaSusoJauregian. Hiritarrek galderak egin ahalko dituzte, kezkak eta salaketak aukera izanez.
-Ekainak 24, ostirala (18:00 – 20:00): Judimendiko jaietan kanpaldia, errefuxiatuen kanpalekuak gogoratuz.
-Uztailaren 15ean Greziara Karabana bat abiatuko da. Interesaturikoak, ekainaren 16an 19:00etab Steilasen egingo duten bilerara joan daitezke.
Bukatzeko, Gasteizko kaleetan errefuxiatuei ongi etorria adierazteko banderolak jartzeko deia egin dute. Eremu ezberdinetan egongo dira salgai; besteak beste, taberna eta euskaltegietan egongo dira salgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!