Urtzi Errazkin: “NBEren arabera, bakartzea torturatzat har daiteke hamabosgarren egunetik aurrera”
Urtzi Errazkin Etxerat euskal presoen senideen elkartearen bozeramailea izan da gaur HIZPIDEAn, Fresnes eta beste espetxe batzuetako presoen gose grebak hamaseigarren eguna bete duela-eta. Itziar Moreno presoarekin elkartasunez ekin zioten gose grebari, preso sozialen bizi-baldintzak hobetzeko aldarrikapen baten ondoren, isolamenduan sartu baitzuten. Dispertsioaren eraginei buruz eta Europako parlamentuko hainbat kidek euskal presoen inguruan egindako txostenari buruz ere hitz egin du Errazkinek.
-
Hizpidea: Urtzi Errazkin: "NBEren arabera, bakartzea torturatzat har daiteke hamabosgarren egunetik aurrera"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!