EHUren azpifinantzaketa salatu dute sindikatuek
LAB, Steilas, ELA eta CGT-k elkarretaratzea egin dute Gasteizko Letren Fakultatean EHUren azpifinantzaketa salatu eta unibertsitate publikoa indartzearen premia azpimarratzeko.
EHUren azpifinantzaketa salatu dute sindikatuek ikasturte hasieran. Diotenez, unibertsitatearen finantzaketa mailak “ezin die euskal jendartearen behar eta erronkei erantzun, ezta bere langileen lan baldintza eta soldata egokiak bermatu ere”.
Aurreko urtean egoera bera salatu zen, zalaparta sortu zen unibertsitate publikoaren finantzaketaren inguruan eta aurtengo egoera antzekoa dela aipatu dute. Sindikatuen hitzetan, ez da urte bateko arazoa, “egiturazko arazoa baizik”. Eusko Jaurlaritza kritikatu dute esanez unibertsitate publikoa indartzea ez dela Jaurlaritzaren lehentasuna.
Aho batez egin duten aldarrian, egiturazko arazoei aurre egiteko beharraz aritu dira. Besteak beste langileen promozio eskubidea bermatu, soldatak igo, irakasleen errelebo ezari konponbidea eman, irakasle eta ikertzaile plazak berriak sortu, azpikontratatutako zerbitzuak publifikatu eta berdintasunean eta EHUren euskalduntzean pausoak emateko beharra exijitu dute.
Unibertsitate publikoan beharrezkoa denean ikasleentzako plaza gehiago eskaintzeko aukera aldarrikatu dute. Sindikatuek diotenez baliabide hori martxan ez jartzeak unibertsitate pribatuen mesedetan egiten du. Azken urteetan unibertsitate pribatuek geroz eta plaza gehiago eskaintzen dituztela azaldu dute eta beraz ikasleen partetik eskaera eta beharra dagoela.
Bide horretan, erakunde publikoak kritikatu dituzte unibertsitate pribatuei “babes instituzional eta ekonomiko handia ematen dietelako”. Babes hori, besteak beste, lur publikoen lagapenarekin eta azpiegituren eta bestelako erraztasunak ematen egiten dela argudiatu dute.
Bukatzeko Euskal Unibertsitate Lege berriak “kezka handia” sortzen diela aipatu dute sindikatuek. Lege-proposamen horretan unibertsitate publiko eta pribatuak “euskal unibertsitate sistema harmoniko baten osagai gisa” aurkezten direla diote, eta unibertsitate pribatuek diru publikoa jasotzeko aukerak berresten ditu. EHUren finantzaketa berriz, kanpo finantzaketa lortzeko gaitasunarekin gero eta gehiago lotzen da. Gainera unibertsitate pribatuei ezartzen zaizkien baldintzak unibertsitate publikoari ezartzen zaizkionak baino malguagoak direla diote, adibidez euskararen presentzia, zerbitzuen eskaintza edota irakasleen kualifikazioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
