GKS eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko eskubidea ukatu zaiela salatu dute herri mugimenduko zenbait kidek
Txosna Batzordeak GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko aukera ukatu diela salatu dute. Batzordeari zuzendutako gutun batean txosnagunea espazio ireki, plural, horizontal eta autogestionatua dela aldarrikatu eta konponbide baten aldeko kontsentsua sustatzen jarraituko dutela adierazi dute.
Txosna Batzordeak GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko eskubidea ukatu izana salatu dute Gasteizko herri mugimenduko zenbait kidek.
Gasteizko Txosna Batzordeari zuzendutako gutun batean, sinatzaileek gogora ekarri dute Gasteizko Txosnak herri mugimenduaren borrokari esker sortu zirela, eta azkenengo 40 urteetan etapa ezberdinak igaro dituzten arren “beti mantendu izan dute euren izaera herrikoi, ireki eta parte hartzailea; alegia, herri mugimenduko sentsibilitate politiko guztiek eduki izan dute bertan parte hartzeko aukera”. Azaldu dutenez, ezberdintasun politikoen gainetik, beti existitu da adostutako elkarlanerako oinarria.
Zentzu horretan, egoerari behin betiko irtenbidea ematea beharrezkoa dela azpimarratu dute. GKS eta Etxebizitza Sindikatuak espazio txosneroan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dute herri mugimenduko kideek, Txosna Batzordea osatzen duten gainontzeko eragileek dituzten baldintza berdinetan.
Kontraesankortzat jo dute gasteiztarrak txosna giroan parte hartzera gonbidatzea eta aldi berean herri mugimenduan errotuta dauden bi kolektiboei parte hartzeko eskubidea ukatzea. Ohartarazi dutenez, ez dute halako “zentsurarik” onartuko, eta txosnagunea espazio ireki, plural, horizontal eta autogestionatua izatearen aldeko apustuan berretsi dira.
Horregatik, Txosna Batzordea osatzen duten eragile guztiei beharrezkoak diren ahaleginak egitea eskatu diete, ezberdintasun ideologikoen gainetik txosnagunea partekatu ahal izateko. “Oinarri adostu baten baitan, bere jarraikortasuna bermatuko duena, irekia izango dena eta elkarlanerako espazio alternatibo eta autogestionatua izango dena”, nabarmendu dute.
Gutuna sinatu dutenek konponbide baten aldeko kontsentsua sustatzen jarraituko dutela adierazi dute, GKSren eta Etxebizitza Sindikatuaren parte hartzea bermatzeko helburuarekin. Gogorarazi dutenez, 2023an antzeko ekimen bat bultzatu zuten, herri mugimenduko 50 kide baino gehiagoren babesa jaso zuena. Blokeoa gainditzera bidean, egoera sozializatzen eta babesak jasotzen jarraituko dutela azaldu dute.
Sinatzaileak:
-
Iñaki Uribarri
-
Nerea Perez
-
Kike Fdz de Pinedo
-
Ilde Urkijo
-
Txerra Bolinaga
-
Miguel Sagarribai
-
Ruben Sanchez
-
Gladis Giraldo
-
Irati Fernandez de Okariz
-
Ana Pino
-
Andoitz Aperribai
-
Bego Oleaga
-
Eli Zaldua
-
Imanol Olabarria
-
Fernando Txiki Antia
-
Iñaki Txusko Perez
-
Javi Aguillo
-
Lucia Moreno
-
Oier Azkarraga
-
Paka Robles
-
Rebeka Gonzalez de Alaiza
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
