Gazte Blokearen baitan antolatzeko deia egin dute
Gazte Blokeak 1976ko Martxoaren 3ko greben oroitzapena egin du Matxete plazan. Antolakuntzaren kriminalizazioa salatu eta sistema kapitalista gainditzeko, euskal gazteria gatazka sozialetan parte hartzera deitu dute, Martxoaren 3a borroka eta omenaldirako eguna izendatuz.
Gazte Blokeak agerraldia egin zuen atzo Matxete plazan. Martxoak 3ko sarraskiaren urteurren borobil honetan, gogora ekarri nahi izan dituzte duela 50 urte izandako grebak, “gizarte justuago batean bizitzeko anbizioa” izan zutenak giltzarri. Greba horietako aldarriek “gaurkotasun handikoak” izaten jarraitzen dutela azaldu dute eta azken hilabeteetan Araban egondako lan gatazka ezberdinetan ikus daitekeela: gutxieneko soldata, lanaldien eta eskubide sindikal eta politikoen murrizketa, besteak beste.
Gazte Bloketik antolakuntzaren kriminalizazioa “geroz eta indar handiagoa hartzen ari dela” salatu dute. Espainiar estatu kapitalistaren menpe bizi garen heinean eskubide urraketak eta bizitzaren prekarizazioak “bere horretan jarraituko dutela” baieztatu dute, eta honi aurre egiteko sistema kapitalista zisheteropatriarkala gainditu behar dela adierazi dute. Bide horretan, gazte antolakuntzaren garrantzia azpimarratu dute, eta euskal gazteria “gatazka zein mugimendu sozialetan parte hartzen duen subjektu aktibo eta garrantzitsuenetariko bat” dela azaldu dute.
Honen guztiagatik, martxoaren 3a borroka eguna modura dute. Alde batetik, eraildako langileak omenduko dituzte eta justizia exijituko dute. Bestetik, “garai berriek exijitzen dituzten eskubideen alde borrokan” jarraituko dutela berretsi dute. Beraiekin antolatzeko deia zabaldu diote Araba osoko gazteriari, eta “batasunaren indarra” beharrezkoa dela azaldu dute.
50 urte beteko diren honetan, borrokan jarraitzearen beharra azpimarratu dute, “haiek justizia gabe jarraitzen dutelako eta omenaldi onena garaipena delako”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
